Kritika

Rizomagic

(ID_13391016) (/EZEZAGUNA) channels4_profile
Rizomagic. 'Marimbitiaos'.
Andoni Tolosa.
2023ko abenduaren 3a
05:05
Entzun

'marimbitiaos'

Egilea. Rizomagic. Diskoetxea. Polen Records.

Bogotako bikoteak hautsi egiten ditu, hein handi batean, Kolonbiako musika elektronikoaren topikoak. Ukitu latinoak edonon, baina cumbia gutxi; bai, ordea, hain ezagunak egiten ez zaizkigun porroa eta hari lotutako marinbak, danborrak... Izen egokia aukeratu dute beraz kantu bilduma honetarako. Alde horretatik, bereziki erakargarria gertatzen da lehenengo lan luze hau, ez delako ohiko formula errepikatzen duen erraz dantzatzeko beste disko bat. Ia erabat instrumentala, gustura entzuten den diskoa da, ukitu jostalariz betea, non soinu organikoak eta elektronika, apur bat, vintage-a nagusitzen den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.