Post tenebras lux filma aurkeztu zuen atzo Carlos Reygadas zuzendariak Cannesko zinema jaialdiaren sail ofizialean, eta kritikariek txistu egin zioten. Halere, ez zaiola inporta adierazi zuen mexikarrak, gero, prentsaurrekoan. Areago: kritikari gehienei ez gustatu izana atsegingarria zaiola aitortu zuen. Kontua ez da ez duela bere lanekin publikoarengana iritsi nahi —«plazera da nire lanak ahalik eta jende gehienarekin partekatzea»—, baizik eta kontziente dela bere filmak ez direla errazak. «Emozionatzen diren pertsona batzuk dauden bitartean, ni gustura».
Landan bizi den familia baten istorioa kontatzen du. Familia horretako bi semeen arteko harremanak hainbat garaitan, senar-emazteen bizitza sexuala... Hori dena ingurune txiro batean. Horiek dira filmak lantzen dituen elementuetako batzuk. Egitura zaindua dauka, eta filmatzerakoan nabaritzen zaio Reygadesi errespetu handia diola naturari.
The Paperboy ere aurkeztu zuten atzo sail ofizialean. Lee Daniels Precious-en egileak zuzendu du, eta Peter Dexterrek idatzitako izen bereko nobelaren egokitzapena da. Istorio biolentoa da, AEBetako hegoaldean 1960eko hamarkadaren bukaeran arrazakeriak eta gehiegikeriek zuten pisua erakusten duena. Zuzendariak adierazi atzo adierazi zuenez,pertsonaiek erakarri zuten batez ere. Eta filmerako aktore ezagunak aukeratu ditu: Nicole Kidman, Matthew McConaughey, Zac Efron eta John Cusack, besteak beste.
Reygadasen filmari txistu egin diote Cannesen, baina hari ez dio axola
'Post tenebras lux' aurkeztu du zuzendari mexikarrak, eta onartu bere lanak ez direla errazak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu