Anita Parker

'Reset'

Diskoetxea: Mauka Musikagintza.

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lan hau bi terminotan azaldu behar banu, bizipoza eta konplexurik eza aukeratuko nituzke. Pultsazio horiek mantentzeko swinga oso modu sakonean sentitu behar denez, ez dugu hemen saiakera lotsatirik topatuko, hiru minutuko kantu zuzen eta ausartak baizik. Dantzarako gonbita baino gehiago, zuzenean aulkitik altxarazten zaituen electro swing zurrunbiloa lantzen baitute. Aurreko diskoko gitarra elektriko boteretsuak atzean geratu dira Osoronek taldea utzi duenetik. Indarra dauka, haatik, disko berri honek ere. Haize instrumentuak ere ez dira falta, eta perkusio kolpe lehor eta adiktiboek erritmoa ezin hobeki markatzen dute, hitz pikante eta askatzaileak alde batera utzi gabe. Kalitatezko produktu freskoa eta pizgarria, etxean, tabernan eta batez ere dantzalekuan burua galtzeko aproposa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.