Raitxen kontzertuarekin hasiko da Kutxa Kultur Gauak programa, gaur

Irailera bitartean, musika, dantza, antzerkia eta bestelako diziplinetako ekitaldiak izango dira Tabakalerako Zabaltza gunean, Donostian

Raitxekin hasiko da Kutxa Kultur Gauak programa. LORENA OTERO PERALES.
Erredakzioa
Donostia
2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Gaur hasi eta irailaren amaiera bitartean, arlo ugaritako kultur emanaldiak egingo dituzte Donostiako Tabakaleran, Zabaltza gunean, Kutxa Kultur Gauak programaren barruan, eta betiere «tokiko talentu amateurra» sustatzeko helburuarekin. Lehenengo kontzertua Raitx abeslari donostiarrak emango du, gaur, 20:30ean, eta Abereek erantzungo balute diskoa aurkeztuko du. Bihar, berriz, Physis Versus Nomos taldeak joko du, leku eta ordu berean.

Hortik aurrera, 50 bat ekitaldi programatuko dituzte datozen hiru hilabeteetan. Ekainean, adibidez, Iñigo Salineroren bakarrizketa (19an), Sara Mansillaren kontzertua (20an), Labo Go 22ren White Trans dantza ikuskizuna (26an) eta Kitadelpareren musika emanaldia (27) izango dira. Azken hori 14 eta 17 urte bitarteko publikoarentzat pentsatutako Izanezberdin programaren barruan kokatua egongo da, eta 19:00etan hasiko da.

Uztailean, berriz, musika emanaldiak (Siete C, Mojo Workin jaialdiaren aldeko babes festa, Asier Beramendi, Revolutionary Brothers & Friends eta elektronika saioa), Kresala zineklubarekin batera antolatutako zinema emanaldiak (A King in New York, Sex, Lies & Videotapes, Upstream Color) eta antzerkia (El samurai caza pulgas eta Matruiska) izango dira Tabakaleran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.