'Publikoari gorroto' emanez ospatuko dute Antzerkiaren Eguna Donostian

Dario Fok idatzitako testua irakurri, komedia bat estreinatu eta bi talderen arteko lehia egingo dute Bilbon

Erredakzioa
Donostia
2013ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Antzerkiaren Mundu Eguna ospatzeko egingo den ekitaldian, Huts Teatroa antzerki konpainiak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostia Antzerki Saria jaso eta saria irabazi duen ikuskizuna emango du gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia antzokian: Publikoari gorroto. Bilbon, berriz, hiru ekintza daude programatuta Antzerkiaren Mundu Egunaren harira: nazioarteko adierazpenaren irakurketa, gaur, 12:00etan, Arriaga plazan; Galder Perez eta Lander Otaolaren Vamos a contar mentiras toda la vida komediaren estreinaldia, gaur, 20:00etan, Pabellon 6 agertokian; eta bi antzerki talderen arteko inprobisazio lehia, bihar, 20:00etan, leku berean.

Antzerkiaren Mundu Egunaren aurtengo ekitaldiko testua Dario Fo antzerkigileak idatzi du. Euskarazko itzulpena Iñaki Iñurrietak egin du; Armiarma.com atari literarioan irakur daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.