Kritika. Literatura

'Publikoa ai do!'

'Munduketariak' / Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelena
2024ko ekainaren 9a
05:15
Entzun

'Munduketariak'

Idazlea: Patxi Zubizarreta.
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena.

Argitaletxea: Erein.

Ipuin ilustratu honek gure eskoletako gela bat deskribatzen duela dirudi. Baina orain-oraingoa, ez haur ginen garai haietakoa: hamaika kultura topatzen diren lekuak dira orain ikasgelak, irakasle begi-zabalek bertan dabiltzan haurrak eroso egoteko prestatuta. Ikasketa ezagutza bihurtuta, eta ikasmaterialaren ordez, garapenerako baliabideak eskainita.

Halakoxea da behintzat Eskola publikoaren egunaren karietara ateratako ipuinean dakusaguna, gelazkina bihurtutako ikasgela batean gertatzen dena, azken aldian irakasleak elkar ezagutzeko bidaiak egitea proposatu dielako ikasleei: partekatzen dituzten bezainbat kulturetara bidaia, denak euskarak batzen baititu, eta bakoitzak bere ekarpena baitakar.

Narratzailea Mikaela da, Nikaraguan jaio zen neskatoa, grazia handikoa eta arduratsua. Protagonista, ordea, Harmony da, gelazkinaren kontu horrekin hasi zirenetik iheskor dabilenez, nahiko lukeen baino arreta handiagoa bereganatzen ari delako. Eta ikaspenik handiena irakasleak egingo du, uste batzuk aurreiritziak direlako, esaterako haurrak, maiz, gurasoen herrialdekoak ez baizik hemengoak sentitzen direlako, edo hemengoagoak bederen.

Eta hau dena gozo baino gozoago sentitzen den kontakizun batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.