PSEk Nogerasen agerraldia eskatuko du bere hautaketa azal dezan

Gasco bozeramaileak prozesuaren inguruko «egia osoa» exijitu du, eta hautaketako dokumentazioa eskatu

Erredakzioa
2013ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
PSEk Itziar Nogeras Donostia 2016ko kultur zuzendari berriaren agerraldia eskatuko du gaur Donostiako Udaleko 2016ko Batzordean, lehiaketa publikora aurkeztu aurretik bere izendapena ziurtzat eman zuen pertsona bakarra izateagatik.

Ernesto Gasco sozialisten bozeramaileak prozesuaren inguruko «egia osoa» exijitu du, eta hautaketako dokumentazioa eta Donostia 2016k egindako lanarekin «oso kritikoa» den Europako Batasunaren txostena eskatu ditu, eta jakinarazi du 20 eguneko epean jasotzen ez badituzte auzitara joko dutela. Nogerasen izendapena «hain presazkoa» bazen zergatik ez den oraindik lanean hasi galdetu du, eta alkatearen «neutraltasuna» auzitan jarri du.

Nogeras uztailaren 25ean izendatu zuten, Eva Salaberriak ekainaren 22an dimititu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.