Antoine Blossier zinemagile frantziarraren Proie filmak itxiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astea, datorren azaroaren 5ean.
Sona handiko teknikariak izan ditu lan taldean Blossierrek lehen filma egiteko, tartean, Pascal Molina -Transporter 3 eta The Bourne Identity lanetan efektu berezien gainbegiratzaile jardundakoa- eta Nicolas Bonnell-Batman Begins eta Eclipse filmetan efektu bisualen ekoizle aritutakoa, besteak beste-.
Aste osoan beldurrezko eta fantasiazko filmen generoko nazioarteko ale onenetako batzuk erakutsiko dituztela iragarri dute jaialdiaren antolatzaileek; esaterako, Austinen (Texas, AEB) saritutako Bedevill korearra eta Secuestrados espainiarra. Jaialdian ezagun diren hainbat zuzendariren azken lanak ere ikusi ahalko dira, Chris Smith britainiarrarena eta Jalmari Helander finlandiarrarena, kasu. Ezusteko ugari ere izango dira, urtero bezala.
'Proie' filmak itxiko du Fantasia eta Beldurrezko Zinema Astea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu