Diskoetxea: Three Six Zero Music/Warner Bros.
Eguna euren etsaia dela lau haizetara zabaltzekotan datoz Prodigyko lagunak. 25 urtetan sei disko argitaratu dituzte, batetik bestera zuzenekoetarako denbora tarte luze bat utzita horrela; oraingoan ere sei urteren bueltan datoz. Musika elektronikoaren esparruan mundu mailan sona handienetakoa duen taldeak ildo beretik jarraitu du disko honetan; lehen lanekin alderatuta elektronika gogorragoa ageri bada ere, diskoteka batekoak diruditen The Day Is My Enemy edo Beyond The Deatharay kasu, Nasty-n, Ibiza-n edo Medicine-n ageri da rock zaleek gustuko duten kutsu berezia. Gustu guztietarako 14 abesti gordin, entzuteaz bat jende ugari dantzan jarriko dituztenak. Musika lasaiaren bila bazabiltza, ahaztu.
'The Day is my Enemy'
Prodigy
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu