Prodigy eta The Chemical Brothers ariko dira gaur eta bihar Miarritzen

Zortzi eguneko egitarau baten ostean, asteburuon amaituko da Miarritzeko Big Festival. The Kills eta The Libertines ere gaur ariko dira

Prodigy taldeko Keith Flint eta Maxim, iaz, Hego Korean. JEON HEON-KYUN / EFE.
Erredakzioa
Baiona
2016ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar izango dira Miarritzeko (Lapurdi) Big Festival musika jaialdiko egun nagusiak. Iragan uztailaren 9an hasi zen jaialdia, eta egunero izan dira kontzertuak eta DJen emanaldiak, baina gaur eta bihar izango dira kontzertu nagusiak, talderik entzutetsuenak. Gaur, The Prodigy, The Kills eta The Libertines taldeen kontzertuak izango dira. Bihar, bestalde, The Chemical Brothers, Rural Zombies, Pharrel Williams eta Ellen Allien ariko dira.

Bai Prodigy eta bai The Chemical Brothers Erresuma Batuko taldeak dira, Braintreen sortuak lehenak eta Manchesterren bigarrenak; 1990eko hamarraldiaren hasieran hasita nabarmendu ziren biak ala biak, musika elektronikoa, rocka, duba eta funka uztartuta agertoki handietarako ikuskizunak osatuz. Prodigyk iaz kaleratu zuen The Day Is My Enemy orain arteko azken lana, eta hura aurkeztuko du gaur, Aguilera estadioan —18:45ean hasita—. The Chemical Brothersek ere iaz plazaratu zuen Born in the Echoes, eta, aurreko lanetan bezala, Prodigyk baino kritika hobeak jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.