Bihar hasiko da Portugaleteko eta Euskal Herriko Nazioarteko Folklore Jaialdia. Aurtengo ekitaldiak Elai Alai kultur elkartearen 50. urteurrenarekin bat egin du, eta antolatzaileek elkartearen ibilbideari omenaldia egingo diote, Argia dantza taldearen emanaldi berezi batekin. Dantza taldeak urte askotan lan egin du Elai Alairekin, eta Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Aunitz Urtez ikuskizuna eskainiko diote bihar bertan. Jaialdia asteazkenera arte izango da, eta, Euskal Herrikoez gain, Kurdistandik, Mexikotik, Siberiatik eta Venezuelatik etorritako ikuskizunak ere eskainiko dituzte. Ondoren, Euskal Herrian zehar ibiliko dira taldeak.
Gernika oroimenean
Jaialdiak bat egiten du Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin, eta folklore ikuskizunek bakearekin eta askatasunarekin bat egiten dutela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustatzaile Mikel Toralek.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur diputatu Josune Ariztondoren esanetan, Elai Alairen lanak kokatu du Portugaleteko jaialdia nazioarteko kultur ekitaldien artean, eta Euskal Herriko kultura atzerrira eramaten egindako lana eskertu dio elkarteari.
Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia, bihartik asteazkenera
Elai Alai kultur elkartea omenduko dute, Argia dantza taldearen 'Aunitz urtez' ikuskizunarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu