'Poesia eta pentsamendua' jardunaldiak izango dira datorren astean Donostian
DONOSTIA. Astelehenean, Poesia eta pentsamendua jardunaldietan, errezital musikatua egingo dute Maialen Berastegi Catalanek, Karlos Linazasorok, Aurora Luquek, Peru Magdalenak eta Sihara Nuñok, Viktoria Eugeniako Club aretoan, 19:00etan. Ostegunean, berriz, Gotzon Arrizabalagak hitzaldi bat emango du, eta Leire Bilbao eta Yolanda Castañok, berriz, errezital bat, Txillida Lekun, 17:00etan. Jon Makusok eta Arrate Zubigaraik jarriko diote musika emanaldiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu