Pio Caro Baroja dokumentalistaren lanari aitortza egingo dio Ikuspuntu jaialdiak

2016ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
ZINEMA. Iazko azaroan zendu zen Pio Caro Baroja etnografo eta dokumentalista omenduko du Nafarroako Zinema Dokumentaleko X. Ikuspuntu jaialdiak. Juan Antonio Urbeltzen aurkezpen batez lagunduta, gogora ekarriko dute Navarra Cuatro Estaciones haren obra, bertan agertzen diren protagonisten testigantzekin. Solasaldia osatzeko, haren Udazkena eta Negua piezak eskainiko dituzte, baita Oskar Alegriak Berako Itzea etxean egin zion elkarrizketa proiektatu ere. Heldu den asteartean izango da saioa, Baluarten, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.