Joseba Sarrionandia.

Pinuak Habanan

2025eko apirilaren 13a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Heldu nintzen egunean izan zela uste dut. Ez nuen hiria ezagutzen, bakarrik nengoen, eta guagua bat hartu nuen edonora joateko. Larunbat edo igande arratsaldea izango zen, ze jendea alde batetik bestera zebilen. Guaguatik jaitsi eta, paseatzen, Hotel Capri letrak ikusi nituen. Kontzertu bat zegoela entzun eta hogeitabatgarren kaletik Pabellón Cubara sartu nintzen, baina orduan ez nuen ezagutzen ez 21. kalerik ez Pabellón Cubarik. Sartu eta jende asko zegoen, taula gainean rock talde bat.

Arraroa egin zitzaidan ez zutela gaztelaniaz abesten, eta ingelesez ere ez, soinua txarra zen eta ez nuen ondo ulertzen, baina halako batean «pinu asko dago» aditu nuen. «Tontotuta nago», pentsatu nuen. Zarata askorekin entzuten zen, baina «pinuz potrotaraino» erdi-ulertuta, ez da posible pentsatu nuen, txekoak edo hungariarrak izango dira. Baina, «pinuak!» entzun nuen berriro, eta gero «arrautza ustelak!». Haluzinazio inpresioarekin, burua nahastuta nuela pentsatuz alde egin nuen. Irrealitate sentsazioarekin jarraitu nuen arrats hartan paseatzen.

Hilabete geroago enteratu nintzen Hertzainak zirela, euskaldun koadrila batekin etorriak Habanara, nire lagun min batzuk hantxe zeudela.

Hertzainak taldearen Arraultz bat pinu batean kanta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.