'Piercing I' Liu Jian zuzendari txinatarraren filma saritu du AnimaBasaurik

'Love Patate' gailendu da laburren artean, eta 'Technotise-edit and I' film luzeari sari berezia eman dio epaimahaiak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Liu Jian zuzendari txinatarraren Piercing I lanak irabazi du film luze onenaren saria AnimaBasauri-AnimaBasque jaialdian. Film labur onena, berriz, Gilles Cuvelier frantziarraren Love Patate izan dela iritzi diote Basauriko VII. Nazioarteko Zinema Jaialdiko epaimahaikideek. Basauriko Social antzokian sari banaketa egin zuten atzo.

Film luzeen artean, Aleksa Gajic eta Stevan Djordjevic serbiarren Technotise-edit and I lanarentzat izan da epaimahaiaren sari berezia. Film laburren atalean, berriz, Sam Orti Marti valentziarraren Vicenta lanak jaso du sari berezia. Eta Karratu sailean emandako film laburren artetik Guillermo Garcia Carsiren Doomed hoberena izan dela iritzi dio.

Hilaren 1ean hasi zen jaialdia, eta 35 herrialdetako 126 lanen artetik aukeratu dituzte irabazleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.