Picassoren oinordekoak haserre daude Frantziako Gobernuarekin
Parisko museoa ekainean zabaltzekoa zen, berrituta eta handituta, baina irailera arte itxita izango da
Pablo Picassoren oinordekoak Frantziako Gobernuarekin oso haserre agertu dira Parisko Picasso museoa berriz zabaltzeko dataren atzerapena dela eta. Ekainean zabaltzekoa zen museoa, baina ia ziurtzat jotzen da ez dela zabalik izango irailera arte. «Ez dago museoa zabaltzeko inolako asmo positiborik», adierazi du Claude Picassok, Pablo Picasso zenaren semeak. «Antzarak ferratzera bidaltzen naute. Frantziak aitari eta bioi burla egiten digulako irudipena daukat». Museoa 1985ean inauguratu zuten, eta 2009az geroztik dago itxita, handitzeko egin beharreko lanak egin ahal izateko. Lan horien aurrekontua 52 milioi eurokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu