Picassoren 'Gernika' hizpide gaur, Eibarren

2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MEMORIA. EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikertaldeak (MHLI) Gernikak: arte bidezko gorpuzteak eta islak izeneko jardunaldia egingo du gaur, UEUrekin elkarlanean, Eibarko Isasi jauregian (Gipuzkoa). Hain zuzen ere, Picassoren Gernika koadroaren «eguneratzeak eta fenomeno transmedialak aztertzea eta horiei buruzko zabalkundea egitea» du helburu taldearen gaur egungo ikerketa proiektuak.

Horretarako, programazio zabala osatu dute gaurko, 09:30etik 18:00etara. Joseba Zulaika antropologoaren Gernika: komunitate baten kanporako eta barnerako irudia hitzaldiak zabalduko du egitaraua. Ismael Manterola Arte historialariak emango dio segida, Gernika koadroari so solasaldiarekin. Mahai inguru bat ere izango da, Gernika asmatuz: sortzaileak solasean izenburupean, eta lau sortzailek hartuko dute parte: Garbine Ubeda idazle eta BERRIAko kazetariak, Joseba Larratxe irudigileak, Aitor Etxebarria musikariak eta Jon Maia dantzariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.