Piarres Xarritonek zion lehen aldiz aipatu antzerki obra Antton Lukuri. Infernuko dirua, Piarres Larzabalek idatzia, atsulutuki bildu nahi zuela azaldu zion Xarritonek. Gutitan emana izan zela eta. Geroztik testua galdu zen, baina azkenean Eugenio Arozena antzerkizale eta eragile oiartzuarrak bildu zuen, Donostiako deklamazio eskolako artxiboetan.
Larzabalen idatziei lerro bat aldatu gabe, bukaera Lukuk berak arramoldaturik, atzo estreinatu zuten Garaziko lizeoko hamalau ikaslek, eta gaur izanen dute bigarren eta azken emanaldia, Izpurako Fauxtin Bentaberrin, 21:00etan. Obraren gaia Garaziko lurretan murgildua da, Intxauzpe bankuko giroa duela jorratzen, gaurko munduaren oihartzun ozenekin.
Piarres Larzabalen 'Infernuko dirua' obra galdua taularatu dute
Antton Lukuk berrasmatutako amaierarekin, Garaziko lizeokoak ari dira antzezten, Izpuran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu