Uda honetan Musika Hamabostaldiak pianoaren aldeko apustu sendoa egin du egitarauan, eta gaur Mitsuko Uchida japoniarraren txanda izango da. Kursaaleko auditoriumean emango du kontzertua, 19:30ean.
Jaialdiko bere errezitala Franz Schubert konpositore austriarrari eskainiko dio osorik, zehazki bizitzaren amaieran idatzi zituen bi sorkariri. Uchida Lau Impromptu D935 izeneko piezak interpretatuko ditu lehenengo, Schubertek 1827an idatziak eta hil ostean argitaratutakoak. Jarraian, Sonata sol maiorrean D894 obrari egingo dio aurre. Schubertek bizirik zela argitaratu zituen hiru sonatetatik azkena da —hamabi konposatu zituen—, 1828an gazte zela hil aurretik kaleratutakoa.
Uchida Vienan hasi zen piano eskolak hartzen, eta 14 urterekin eman zuen bere lehen errezitala. Geroztik, harreman estua izan du munduko orkestra garrantzitsuenekin, Berlingo Filarmonikoarekin, Royal Concertgebouw Orkestrarekin eta Londresko Orkestra Sinfonikoarekin kasu. 2016tik, Mahler Chamber Orchestrako kide artistikoa da, eta Europan eta Ipar Amerikan maiz aritzen da biran haiekin.
Donostiako 82. Musika Hamabostaldia
Piano doinuen konpasean
Mitsuko Uchida pianistak lehen aldiz bisitatuko du Donostiako Musika Hamabostaldia. Gaur emango du kontzertua, Kursaalean, 19:30ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu