Peter Handkek irabazi du Ibsen nazioarteko saria
LITERATURA. Peter Handke idazle austriarrak irabazi du Antzerkigintzaren Nazioarteko Ibsen saria. Haren obrek «hausnarketa distiratsua» dutelako saritu du epaimahaiak. 71 urte ditu Handkek, eta Alemaniako literaturako idazle esanguratsuenetako bat da. Antzerkia eta nobela idazteaz gain, gidoigile lanak ere egin ditu, Der Himmel über Berlin (Berlin gaineko zerua) Wim Wenders zinemagilearen filmeko gidoia idatzitakoa da, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu