Literatura

PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i

Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuaren ingelesezko itzulpenak jaso du saria, 'Little Brother'-ek.

Ibrahima Balde eta Amets Arzallus, 2019ko urrian, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Berria
2021eko otsailaren 10a
13:01
Entzun

Anaiaren atzetik, Afrikatik Europara egin behar izan zuen Ibrahima Baldek (Konakry, Ginea, 1983); hala heldu zen Irunera (Gipuzkoa), eta han ezagutu zuen Amets Arzallus (Hendaia, Lapurdi, 1983). Zekarren istorioa hari kontatu, eta elkarrekin eraman zuten liburura, Baldek ahoz eta Arzallusek eskuz. 2019ko urrian eman zuten argitalpena, eta arrakastaz zabaldu da liburua ordutik. Horren erakuslea da ingelesera eraman izana ere; eta, hain, zuzen, Little brother itzulpenari eman dio saria orain English PEN elkarteak. Timberlake Wertenbakerrek itzuli du liburua ingelesera.

Elkartearen itzulpen sari nagusietako bat da egileek jaso dutena, PEN Translates sarietako bat. Hamalau herrialdetako eta hamabi hizkuntzatako lanak izan dira sarituak aurten, askotariko generotakoak. Lehen aldiz jaso dute aipamena Gineako, Aljeriako eta Benineko literatur lanek, eta sarituen artean dago, halaber, turkieratik, kurdueratik eta alemanetik itzulitako fikzio kurduaren bilduma bat. English PENen webgunean kontsultatu daiteke sarituen zerrenda osoa.

Arzallusekin eta Balderekin Ahomentan saileko elkarrizketa bat ere argitaratu zuen BERRIAk iazko udan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.