Pello Lizarralde eta Jon Gerediaga saritu ditu AECL Espainiako kritikarien elkarteak
LITERATURA. Pello Lizarralderen eta Jon Gerediagaren obrak saritu ditu AECL Espainiako literatur kritikarien elkarteak. 1956. urtetik banatzen ditu sariak elkarteak, narrazioan zein poesian aurreko urtean gazteleraz, euskaraz, galegoz eta katalanez argitaratutako lanei aitortza egiteko. Euskarazkoetatik, Lizarralderen Argiantza (Erein) eleberria nabarmendu dute kritikariek narrazioan, eta Gerediagaren Natura berriak (Pamiela), berriz, poesian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu