KULTURA. «Paisaiaren espresioa eta giza natura interpretatzeko estetika partikular bat, hamaika erakusketatan milaka lagunek miretsi dutena»: horixe azpimarratu du Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroletako kontseilariak 2022ko Vianako Printzea Pedro Salaberri pintoreari emango diotela iragartzean. Ekainaren 18an egingo dute saria emateko ekitaldia, Zangozan, eta Maria Txibite Nafarroako presidenteak emango dio aitortza margolariari.
15 urterekin hasi zen lanean arkitektura estudio batean Salaberri (Iruñea, 1947). Arte eta Ofizioen Eskolan egin zituen marrazketa eta pintura ikasketak, eta 1972ko Iruñeko Topaketetan ere hartu zuen parte. Caja Navarran jarri zuen lehen erakusketa handik urtebetera, eta, harrezkeroztik, 60 erakusketa indibidual baino gehiagotan eta beste hainbat kolektibotan erakutsi du bere lana.
Arte Talentua Sustatzeko saria ere banatuko dute aurten, hirugarrenez: Sofia Esparza sopranoari (Iruñea, 1994) emango diote.
Pedro Salaberrik jasoko du Vianako Printzea saria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu