pedro de dios & antonio fernandez
'Cantes malditos'
Diskoetxea: Everlasting Records
«Muddy Watersen gitarra entzun eta quejio bat iruditzen zait», dio Pedro De Diosek (Guadalupe Plata, Pelomono) elkarrizketa batean. Kasualitatea izan omen zen Antonio Fernandez kantaorearekin lanean hastea: hura diskoa grabatzen ari zela gitarra-jotzailerik gabe geratu, eta teknikariari bururatu omen zitzaion Granadako gitarra-jotzaileari deitzea. Horrela ondu dute blues elektrikoaren eta erroetako flamenkoaren arteko nahasketa zirraragarri hau, non alde batetik zeure burua Missisipiko deltan kokatuko duzun, eta bestetik Albaicinean. Jarrai dezala elkarlan mamitsuak.