Pearl Jamek urriaren 14an kaleratuko du estudioko hurrengo diskoa

'Lightning Bolt' izena jarri diote, eta adierazi dute ukitu esperimentala edukiko duela

Erredakzioa
Donostia
2013ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Lightning Bolt diskoa kaleratuko du Pearl Jamek datorren urriaren 14an. Lau urteren ondoren argitaratuko dute estudioko lan bat, eta, 20 urte pasatxoko ibilbidean, Seattleko (AEB) taldearen hamargarrena izango da. Orain bi urte zuzeneko bi disko plazaratu zituzten: Live on Ten Legs eta 9.11.2011 Toronto.

Jada sarean entzungai dago Mind Your Manners abestia, eta nabariak dira punk ukituak soinuan. Dena dela, Mick McCready taldeko gitarra jotzaileak jakinarazi du «esperimentala» izango dela emaitza; badituela, esaterako, Pink Floyden eraginak, eta baita punkarenak ere. Pearl Jam grunge soinuaren talde aitzindarietako bat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.