«Ume guziak bere amagana bezala, beartuak gaude euzkotar oro gure aberriagana, emakumeak nola gizasemeak, eta berau bizi dedintzat alegindu bear gera. (...) Geure Euzkadi maite-maite hau nor dan agertzen; beronen eskubideak aldezten; eta gaur lotua daukan ankerraren eskuetatik azkatzen»
Tene Mujika
Miren Itziar'i idazkiak eta olerkiak, 1923
«Arrotzez beterik egon da bultzia. Hitz lotsabakoak, abesti zantarrak, nahi ta nahi ez, entzun behar izan dodaz Jainkoaren aurka biraoaz nahastuta. (...)
Deritzat garbiagoa, deritzat zuriagoa gau honetan, hilda lez dagon herria. Bere gogoak, gorantza igoteko dauko antza damuturik garbai-negarrez bustia»
Sorne Unzueta, Utarsus
Nire herria, 1932
«Ez da niretzat Txominek emango lirakean biziera eroso ori. Ene Piarres, aurrean dakust nire izar disdira, ene biotza oso osorik daramana, eta bera jarraitzeko aske bear det izan, munduz mundu, lotura gabe, beti aurrera egiteko»
Katalina Eleizegi
Erauso Katariñe, 1962
«Ama bat alabatxu bigaz bixi zan. Egun baten, alabarik zarrena, pardeltxuan ogija ta gaztaya biderako ebazala, basora egurretan juan zan. Neskatuak basuan ibili ta ibili eginda gero, ogija ta gaztaya abua betian 'piti-pauta' jaten iñardubala, bide ertzeko landa eder baten Miren Neskutza bere Josutxo altzuan ebala aurkitu eban. Josu Umia negarrez egoan. (...)
—Neskato polit orrek, nire semetxuarentzat ogi apur bat edo badon...? Ogi apurtxu bat emongo dautzon, ¿ezton..?»
Errose Bustintza
Mañariko, 1936
«—Mutill zer duk? Sakristiatik entzun dizkiat ire orroak, eta zer pasatzen ote dan jakitera etorri nauk. Baiña agiñeko miña besterik ez ba'dek, nik esango diat nola kentzen dan. Sartu ezak agoan kutxare aundi bat bete tabako, maska-maska egiñ ezak ondo bigundu arte, eta gero bota kanpora, ta agoa naiz ur otzaz naiz beroagaz, ondo garbitu.
Aizak, ez dezakala gero tabakorik jan!»
Julene Azpeitia
Izen gabeko ipuia, 1975
«Zergatik billatutare, Ixainik biyotzian, Ez didazu erantzuten Ixilki barrenian Zergatik matte nai eta Ez zaitut nik mattaten Eta nere oldozkuntza Urrun dauz oldozten?»
Frantziska Astibia, Onintze
Josuri, 1930
PASARTEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu