Pantxoa eta Peio bikoteak etenaldi bat egitea erabaki du beren musika ibilbidean, eta ez dute epe edo helburu zehatzik adierazi. Urtea amaitu aurretik, hala ere, bi kontzertu emango dituzte. Igandean, Itsasun izango dira (Lapurdi), herriko elizan, 16:30ean. Arrokagarai ikastolaren alde abestuko dute. Abenduaren 20an, berriz, Bilboko Euskalduna jauregian kantatuko dute, Baionatik Bilbora ekitaldian, beste hainbat kantarirekin batera.
60ko hamarkadaren bukaeran hasi ziren elkarrekin abesten; geroztik hamalau lan kaleratu dituzte. 2009an Beste bat zuzeneko diskoa atera zuten, berrogei urteko ibilbidea gogora ekartzeko.
Pantxoa eta Peiok eten bat egingo dute euren musika ibilbidean
Igandean Itsasun emango dute kontzertua, eta azkena abenduaren 20an izango da, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu