Bakarkako estreinako lana 2007an atera zuen Idoia Hernandez Toledo Hatxe-k. Lehena ipini zion izena, eta autoekoitzi egin zuen. Aurten kaleratu du bigarren lana, Mukuru kolektiboaren zigilupean: Panpina hautsien dantza. Aurrenekoan bera bakarrik aritu zen pianoan; beste hiru kide izan ditu ondoan disko berrian: Ilargi Agirre baterian, Peru Galbete ahotsean eta gitarran, eta Jurdana Otxoa biolinean.
«Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat». Hala deskribatzen du proiektuaren muina egileak. «Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duen edozein keinu, hitz edota sentimendurekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko».
Ilunetik abiatuta, askotariko kontrastetara heltzen den musika da gaur-gaurkoz berea.
Musika. HATXE
Panpinaren josturak askatzen
Non: Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteizen. Noiz: Gaur, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu