Maite Mutuberria. Ilustratzailea

«Pandemian egin nuen, baina aurkitu nituen argi izpiak inspiratzeko»

RAUL BOGAJO / FOKU.
aitor biain
Gasteiz
2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Ilustrazioaren alorrean bide luzea egindakoa da Maite Mutuberria (Eltzaburu, Nafarroa, 1985). Hogeita hamar liburu baino gehiago ilustratu ditu denera, eta sari ugari jaso ditu lan horiengatik.

Zuk ere poz bikoitza izango duzu, ala?

Bai, Leirerekin askotan lan egin dut nire ibilbide osoan zehar, eta oso pozgarria da bera ondoan izatea horrelako egun batean.

Formatu berezia du liburuak, baina zuk zeuk esan duzu sortze prozesua ere berezia izan zela.

Ikaselkarrek proposatu zidan poza abiapuntu zuen eta borobila izango zen liburu bat egitea, «poza borobila delako». Zootropoetara, zodiakoetara, Erdi Aroko iruditerietara jo nuen, eta ikusi nuen konposaketak borobilean ere egin zitezkeela. Horrek bultzatu ninduen borobilean egitera.

Esan duzu momentu egokian datorrela saria. Zergatik?

Hamar urte dira ilustrazio lanekin hasi nintzenetik; oso ogibide ederra da, baina zaila ere bada. Eta sariak ematen dit bultzada eta babesa lanean jarraitzeko.

Haur literatura, jolasa bezala, «helbururik gabe plazer hutsez» egiten den hori dela esan duzu. Baina zailtasunak eta zalantza uneak ere izango ditu, ala?

Bai, noski. Nire lana da etxean bakarrik aritzea, eta batzuetan zalantzak dituzu ea inork ulertuko ote duen egiten ari zaren hori. Beraz, epaimahaiak esan duenarekin lasai gelditu naiz nolabait. Pandemian egin nuen liburua, dena itxita zegoenean, eta, halere, aurkitu nituen argi izpiak kalean inspirazioa jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.