Donostiako 71. Zinemaldia. Irudia. Donostia
Paco Sagarzazuk jaso du Zinemira saria
Paco Sagarzazu 1976an aritu zen aurrenekoz zineman, Juanmi Gutierrezek Balantzatxoa antzezlana egokitu zuenean. 40 urteko ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak ordutik. Dozenaka telebista saiotan, antzezlanetan eta filmetan parte hartu du 40 urteko ibilbidean; besteak beste, Ehun metro (1986) Obaba (2005), Aupa Etxebeste! (2005) eta Agur, Etxebeste! (2019) euskal film ezagunetan. Hain zuzen ere, haren lana aitortu eta omentzeko asmoz eman diote Zinemira saria. Atzo iluntzean jaso zuen, Euskal Zinemaren Galan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu