Kritika. Musika

Pablo Fdez. Arrieta & Jean-Marie Ecay

'Nire gitartxoari' diskoaren azala. BERRIA
'Nire gitartxoari' diskoaren azala. BERRIA
2024ko urriaren 27a
05:00
Entzun

pablo fdez. arrieta & jean-marie ecay

'Nire gitartxoari'

Diskoetxea: Karonte.

John Abercrombiek Madrilen emandako jazz seminario batean ezagutu zuen Pablo Fdez. Arrietak Jean-Marie Ecay (Itoiz, Orquesta Mondragon...) eta orain, Johnen heriotzatik zazpi urtera, haren omenezko diskoa argitaratu dute. Bigarren diskoa du jada Fdez. Arrietak Ecayrekin. Jazz koloretsua, jostagarria eta teknikoki harrigarria landu dute kantu propioetan zein bertsioetan. Haien artean, Ecayren Zazpiak bat dirdiratsua edota Evocación hedatzailea. Bi gitarren arteko solasa, komunikazioa eta girotzea apartak dira oso, eta ahotsak (Pauline Junquet eta Juliette Magnevasoa) soilik azken aipatu dugun kantan eta Pabloren Nire gitartxoari dotorean entzun ditzakegu. Pabloren Samalacuya ere delicatessen hutsa dugu, eta Ecayren Up the bayou-k paisaia onirikoak iradokitzen dizkigu. Berriz ere, bi talentu erraldoi hauen elkar-hartzeak ñabarduraz betetako fruituak eman ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.