SOSLAIA. Jaione Apalategi

Oteiza Fundazioko gidari berria

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
itziar ugarte irizar
2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Apirilak 9 zituen 2003an Jorge Oteiza hil zenean. Hil eta hilabete eskasera ireki zuten Altzuzan (Nafarroa) eskultore itzaltsuaren obrari eskainitako museoa, eta Oteiza Fundazioak hartu zuen hura gidatzeko ardura. 1996an sortu zuten erakundea, eta hasieratik kideetako bat izan da Jaione Apalategi, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. Aurrerantzean, ordea, bera izango da Oteiza Fundazioaren presidente berria, Rafael Moneori lekukoa hartuta.

Oteizak 1992an erabaki zuen bere ondarea Nafarroari uztea, eta orduan sortu zen fundazioa, artistak izendatutako sei kiderekin eta Nafarroako Gobernuko birekin. Fundazioaren gaineko kontrolak polemikak piztu izan ditu, eta kritiko agertu direnetako bat izan da Apalategi. 2013an, UPNko agintarien «blokeoa» salatu zuen egunkari honetan: «Oteizaren handitasuna oraindik txiki gelditzen da».

Deustuko Unibertsitatean Pedagogian lizentziatu zen, eta EHUn egin doktore, 1994an, Eskola erakuntza eta hololinguistika tesiarekin. Urteak daramatza hezkuntzaren teoriaren eta praktikaren arloan irakasten, ikertzen, eta baita argitaratzen ere. Unibertsitate kudeaketako zenbait kargu ere bete ditu hamasei urtez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.