Alvaro Rabelli. Idazlea

«Oso sinesgarria da Lotsatiren ahotsa»

Juan Luis Zabala
Durango
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Lotsati. Ilunpetik argira liburua (Alberdania) argitaratu du Alvaro Rabellik, Gurutz Sarasola Lotsati-ren biografia kontatuz eta ezagutzen diren haren poema guztiak bilduz osatua.

Nor izan zen Lotsati?

Itsasondon jaio zen, eta 1935etik 1936ra arte, poemak argitaratu zituen garaiko aldizkarietan.

Ahaztua egon da haren lana.

Lotsati ezagutzera ematen Ibon Sarasola hasi zen, Koldo Mitxelenak emandako pista bati jarraituz. Oihartzun handirik ez zuen izan orduan. Benetako zabalkundea Xabier Mendiguren Elizegik Arbelaren gainean kaleratzean hasi zen. Lotsatiren inguruan gauza asko esaten eta idazten hasi ziren, oinarri errealik gabeak, eta familiak ikerketa sakona egitea merezi zuela pentsatu zuen.

Zer jaso duzu liburuan?

Lotsatiren biografia eta ezagutzen den obra osoa. Bost olerki berri aurkitu nituen, eta gaur egun ezagutzen dugun Lotsatiren obra osoa 25 olerkik osatzen dute.

Nolakoa da Lotsatiren poesia?

Bat egiten du garaiko poesiarekin, baina badu berezitasun bat: amodioaren gaiaren tratamendua. Benetako barne-min handi batetik abiatuta idatzi zuen, eta oso sinesgarria da haren ahotsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.