Osinagak Kuban aurkeztuko du 'Itsasoa da bide bakarra' diskoa

Musikariak bi kontzertu eta hitzaldi musikatu bat emango ditu, gaur hasi eta larunbatera bitartean

Ines Osinaga. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2023ko urriaren 4a
00:00
Entzun
MUSIKA. Orain dela urte eta erdi inguru, Ines Osinagak hilabete eta erdiko egonaldi artistikoa egin zuen Habanan, eta hainbat audio-grabazio egin zituen bertan. Orduan egindako lanaren emaitza Itsasoa da bide bakarra diskoa izan zen, eta, orain, denbora igarota, Kubara itzuliko da diskoa han aurkezteko. Etzi, ostiralez, emango du kontzertu nagusia, Fabrica de Arte Cubano espazioan, eta hurrengo egunean Santa Claran ere aurkeztuko du. Horren aurretik, gaur zehazki, hitzaldi saio musikatu bat emango du Habanako Unibertsitatean.

Diskoan Kubako musikari ugarik parte hartu zuten (Irina Gonzalez, Enid Rosales, Yaima Orozco, Naile Sosa...), eta horietako batzuek lagunduta ariko da Osinaga kontzertuotan. «Diskoa konpartitzeko asmoarekin goaz», azaldu du musikariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.