Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bigarren finalaurrekoa

Orotariko kexak 'Aizak hi mutil mainontzi' doinuan

Kontsumismoa, Realaren egoera eta bertso txapelketa bera aipatu dituzte B Puntuan aste honetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Aizak hi mutil mainontzi zen aste honetan erabili beharreko doinua, eta honakoa erantzun beharreko puntua: «Diru gehiago banuke…». Orotariko gaiak eta erantzunak izan dira; horietako asko kontsumismoari eta zoriontasunari lotuak. Baita bertso txapelketari edota Realaren egoerari loturiko bakarren bat ere. Lehen erantzuna, hala ere, jarritako puntuarekin kritiko ageri zen. Txomin Azpirozena da bertsoa:

Diru gehiago banuke,
salatu egingo nuke.
Honen neurriko akats larriek
lotsarazten naute
neurrin sartzearen truke
nahastuz gatz eta azukre
euskeraz noiztik dira batera
baldintzen 'ba' ta 'ke'.


Bertsolari txapelketak gai hartuta, honako bertso hau ostatu du, berriz, Iñaki Aurrekoetxeak.

Diru gehiago 'banuke'
zera erosiko neuke:
bertso-lehiako epaileren bat
txanpon biren truke.
Tranpa egingo banu, ke?
hak babestuko ninuke;
eta txapelak neure soinean
amaituko leuke.


Eta Aurrekoetxearen bertsoa kontuan hartuta osatu du beste honako hau Uxoa Anduagak.

Diru gehiago banuke
handituz nere bertute
hasiko nintzen bertso hobeak
lortzen euro truke.
Finala eskeini digute
ta joan nahiko genuke,
ai! Aurrekoetxea bertsoa
salgai bazenuke!


Diruarekin kritiko, bestalde, Igor Larrañaga.

Diru gehiago banuke
zer egingo ote nuke?
nere buruan izango ziren
nahiko buru hauste
baina diru horren truke
hobe litzake, nik uste
duintasunez bizitzeko lain
denok bagenuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.