musika

Oreka TX eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa elkarrekin ariko dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Bihar emango dute lehen kontzertua Donostian, eta hilaren 23an amaituko dute bira, Bilbon.

2012ko maiatzaren 16a
16:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Oreka TX taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hainbat kontzertu eskainiko dituzte elkarrekin Hego Euskal Herriko hiriburuetan, bihartik aurrera.

Donostian bihar eta ostiralean izango dira emanaldiak, Kursaalean; Gasteizen hilaren 21ean, Principal antzokian; Iruñean hilaren 22an, Baluarten, eta Bilbon hilaren 23an, Euskalduna jauregian.

Ivan Fedelek ondutako Txalaparta obra lehenengoz joko du orkestrak. Lan hori programak biltzen dituen hiru obretako bat da.

Gaur goizean eman dute saioen berri, eta aurkezpenean izan dira, besteak beste, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte Oreka TX taldeko txalapartariak, Andrey Boreyko Euskadiko orkestraren zuzendari gonbidatua, Íñigo Alberdi zuzendari nagusia eta programan parte hartuko duen Daniel Müller-Schott musikaria.

Oreka TX taldeak orkestra batekin bakarka jotzen duen lehen aldia izango da —1997. urtean sortu zuten taldea—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.