BERTSOLARITZA.Orainmenean ikuskizuna estreinatuko dute gaur Txakur Gorria Sormen Kolektiboak eta Lankuk, elkarlanean. Bilboko Euskararen Etxean izango da emanaldia, 19:30ean, eta Hi(ZKI)bridoak zikloa hasiko du ekitaldiak. Azaldu dutenez, «Orainmenean bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat da, iraganaren eta orainaren arteko bidaia, historiak ezkutatu dituen emakumezko bertsolariak ezagutarazteko eta egungo emakume bertsolariei aukera emateko».
III. Lanku Bekaren emaitza da ekoizpena. Hain zuzen, kolektiboko kideek azaldu dutenez, bekari esker gauzatu ahal izan dute buruan zuten ideia. «Orainmenean proiektua ez da hutsetik sortu: aurrez egin genuen lan baten jarraipena da nolabait, eta bekak lagundu digu lan horretan gehiago sakontzen eta lan hori plazara eramaten». Emanaldiaz gain, erakusketa batekin eta liburuxka batekin osatu dute proiektua.
Hurrengo saioa Bertsoaroaren barruan izango da, Iruñean, azaroaren 17an.
'Orainmenean' estreinatuko dute gaur, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu