KULTURA. Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak antolatuta, Oraina kontakizun jardunaldiak egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan, otsailaren 14tik 28ra. Lau saio izango dira orotara, eta horietan beste horrenbeste gai jorrako dituzte: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna.
Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariek gidatuko dituzte saioak, eta honako hauek izango dira solasaldien izenburuak eta hizlariak: Kontakizuna eta hitza (Lorea Agirre eta Harkaitz Cano, otsailaren 14an, Kafe Antzokian), Kontakizuna eta militantzia (Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte, otsailaren 28an, Biran), Kontakizuna eta aisialdia (Txabi Landabidea eta Katixa Agirre, martxoaren 14an, Kafe Antzokian) eta Datorren kontakizuna (Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio, martxoaren 28an, Biran).
Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz [email protected] helbide elektronikora idatzita.
'Oraina kontakizun' saio sorta, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu