Luzien Etxezarreta. Maiatz argitaletxeko burua

«Orain omenaldi asko eginen zaizkio, baina baztertua zen»

2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
«Bidegile bat izan da. Pentsatzen da Jon Miranderekin zuen adiskidetasunari buruz, eta bere nortasuna ezkutatua zen beharbada itzal horrekin, baina maila handikoak dira Parisen irakasle zelarik, eta, gero, honat bueltatuta egin dituen lan etnografikoak ere, Zuberoako bortuetaz eta hizkuntzari buruz. Eta beti izan da literaturan, munduko beste kulturei irekia. Bere azken denboretan hori ere azpimarratzen zuen. Euskaltzale atipiko bezala ikusia izan da, laikoa izan zelako, eta beti agertu delako elizaren aurka testuekin. Beti damutzen zen bere literatur ahalak ez zirela aski kontsideratuak. Azken denboretan Baionan bizi zen, baina bere zuberotar nortasun hori zinez azpimarratzen zuen. Ikuspegi biziki kritikoa eta probokatzailea zuen literaturan. Orain omenaldi asko eginen zaizkio, baina baztertua zen gizon bat zen, hala ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.