Duela bi urte albiste izan zen Hollywoodeko Akademiak hamar film aukeratu izana film onenaren Oscar sarirako; hala dira ordutik, eta ondorengoa da aurtengo hamarrekoa: American fiction (Cord Jefferson), Anatomie d'une chute (Justine Triet), Barbie (Greta Gerwig), The Holdovers (Alexander Payne), Killers of the Flower Moon (Martin Scorsese), Maestro (Bradley Cooper), Oppenheimer (Christopher Nolan), Past Lives (Celine Song), Poor Things (Yorgos Lanthimos) eta The Zone of Interest (Jonathan Glazer). Horien artean daude zuzendaririk onenaren sarirako izendatu dituzten bost zinemagileak ere: Triet, Scorsese, Nolan, Lanthimos eta Glazer. Sariak azkenean nork eramango dituen martxoaren 10ean ebatziko da, Los Angelesko Dolby antzokian egingo duten ohiko ekitaldian (AEB).
Oppenheimer eta Barbie ziren aurten Oscar sarietarako izendapen gehien lortzeko hautagai nagusiak —leihatiletan ere haiek izan dira nagusi, nabarmen, azken urtean—, baina, izendapenetan bederen, Nolanen pelikulak aurre hartu dio Gerwigenari. Bonba atomikoaren sorreraren inguruan dihardu filmak, eta hamahiru izendapen eskuratu ditu denera; Barbie-k, berriz, zortzi. Faboritoen artera indarrez sartu dira, ordea, beste bi film: Lanthimosen Poor Things (11 izendapen) eta Scorseseren Killers of the Flower Moon (hamar izendapen).
Azken horretako aktore protagonista, Lily Gladstone —zeinak siksikaitsitapi eta niimiipuu etnietako arbasoak baititu—, lehen antzezle estatubatuar natiboa bihurtu da emakumezko aktore onenaren hautagaitza bat lortzen, eta atal berean izendatu dituzte Annette Bening (Nyad), Sandra Huller (Anatomie d'une chute), Carey Mulligan (Maestro) eta Emma Stone (Poor Things) ere.
Gizonezko aktorerik onenaren sarirako, Bradley Cooper (Maestro), Colman Domingo (Rustin), Paul Giamatti (The Holdovers), Cillian Murphy (Oppenheimer) eta Jefrey Wright (American Fiction) izendatu dituzte.
Izendatuen zerrendan bada euskal herritar bat ere: Pablo Berger, zeinak animaziozko lan onenaren saria eskura dezakeen Robot Dreams filmagatik.
Nazioarteko filmen artetik, bestalde, Io Capitano (Matteo Garrone, Italia), Perfect Days (Wim Wenders, Japonia), La sociedad de la nieve (Juan Antonio Bayona, Espainia), Das Lehrerzimmer (Ilker Çatak, Alemania) eta The Zone of Interest (Jonathan Glazer, Erresuma Batua) nabarmendu ditu Hollywoodeko Akademiak. Txileko Maite Alberdiren La memoria infinita lanak ere lortu du hautagaitza bat dokumentalik onenaren alorrean.
Hona hemen hautagaitza nagusietan izendatutakoen zerrenda:
Filmik onena
American Fiction (Cord Jefferson)
Anatomie d'une chute (Justine Triet)
Barbie (Greta Gerwig)
The Holdovers (Alexander Payne)
Killers of the Flower Moon (Martin Scorsese)
Maestro (Bradley Cooper)
Oppenheimer (Christopher Nolan)
Past Lives (Celine Song)
Poor Things (Yorgos Lanthimos)
The Zone of Interest (Jonathan Glazer)
Zuzendaririk onena:
Justine Triet (Anatomie d'une chute)
Martin Scorsese (Killers of the Flower Moon)
Christopher Nolan (Oppenheimer)
Yorgos Lanthimos (Poor Things)
Jonathan Glazer (The Zone of Interest)
Emakumezko aktorerik onena:
Annette Bening (Nyad)
Lily Gladstone (Killers of the Flower Moon)
Sandra Huller (Anatomie d'une chute)
Carey Mulligan (Maestro)
Emma Stone (Poor Things)
Gizonezko aktorerik onena:
Bradley Cooper (Maestro)
Colman Domingo (Rustin)
Paul Giamatti (The Holdovers)
Cillian Murphy (Oppenheimer)
Jeffrey Wright (American Fiction)
Taldeko emakumezko aktorerik onena:
Emily Blunt (Oppenheimer)
Danielle Brooks (The Color Purple)
America Ferrera (Barbie)
Jodie Foster (Nyad)
Da'Vine Joy Randolph (The Holdovers)
Taldeko gizonezko aktorerik onena:
Sterling K. Brown (American Fiction)
Robert De Niro (Killers of the Flower Moon)
Robert Downey Jr. (Oppenheimer)
Ryan Gosling (Barbie)
Mark Ruffalo (Poor Things)
Nazioarteko filmik onena:
Io Capitano (Matteo Garrone, Italia)
Perfect Days (Wim Wenders, Japonia)
La sociedad de la nieve (Juan Antonio Bayona, Espainia)
Das Lehrerzimmer (Ilker Çatak, Alemania)
The Zone of Interest (Jonathan Glazer, Erresuma Batua)