MOTZEAN

Onintza Enbeita

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertsoa sehaskatik jasoa du Onintza Enbeitak (Muxika, Bizkaia, 1979), ez baita alferrik enbeitatarren sagako kidea. Bertsoa izan du ardatz bizitzan, eta hala du egun ere. Sei aldiz izan da finalista Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta final-laurdenetara iritsi zen 2017ko Euskal Herriko Txapelketan. Hala ere, ez du bertso jarduerara mugatu bere jarduna. Kazetaritza ikasketak eginda, Euskaldunon Egunkaria-n eta BERRIAn aritu zen kazetari modura, besteak beste. Bertso eskolan irakasle ere aritu izan da. Diputatua izan zen Espainiako Kongresuan, 2012tik 2016rako tarte an. «Egun, bertsotan aritzen naiz, eta libre daukadanean, beste gauza batzuetan».

Zein da bertsoarekin loturiko zure lehen oroitzapena?

Aitona Balentinekin lotutakoak: bertso zaharrak ikasi eta haien errimak aurkitu...

Kantu bat bertsoarekin ezinbestean lotzen duzuna?

Blowin' in the Wind, Bob Dylanena.

Kantatu ez duzun noren aurrean kantatu nahi zenuke bertso bat?

Pep Guardiola edo Angela Davisen aurrean, arrazoi ez hain desberdinengatik.

Zein doinu erabiliko zenuke azken bertsorako?

Mendian gora haritza.

Egun zer da bertsoa zuretzat?

Neure zati handi bat, eta izatera iritsi naizenaren errudun nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.