Hilberria. Antxon Agirre Sorondo

Ondarearen defendatzailea

Igor Susaeta.
2014ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Jendeak kultur elementuen defentsan egiten zituen ekintzen kontzientzia eduki beharra zeukala pentsatzen zuen Antxon Agirre Sorondok (Donostia, 1946-2014). «Suntsiketa eta ezabaketa orok atzera bueltarik ez duela konturatu beharko genuke. Gure historiaren zati bat eta horren balio etnografikoak galduko ditugu», adierazi zuen orain gutxi. Euskal Herriko herri kulturaren defendatzaile sutsua izan zen, eta hamaika liburu eta artikulu dibulgatzaile idatzi zituen horri buruz. Atzo hil zen. 67 urte zituen.

Nahiz eta ingeniaritza teknikoa ikasi, historialari, etnografo eta etnologo gisa egin zuen lan Agirre Sorondok. Ikerketa horien emaitzak hamaika liburutan bilduta daude: Tratado de Molinología. Los molinos de Guipúzcoa (1988), La sidra: Sagardoa (desde el árbol hasta el vaso) (1995), La Casa Consistorial de Bergara (1995), Las ermitas de Eibar (1995), Veterinaria popular vasca (1997), Antzuolako larru ontzea (2000) eta Mariano Santa Cruz, el último botero alavés (2001) idatzi zituen, besteak bestek. Hainbat elkartetako kide izandakoa, aldizkari espezializatuetan kolaboratu zuen, eta mahai inguru, tertulia eta kongresutan hizlari gisa parte hartu zuen. La boina vasca. Txapela buruan eta ibili munduan izan zen haren azken liburua. «Erabiltzen ez baduzue, zuentzako kalte», esaten zuen txapelaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.