KRITIKA. Musika

Olaia Inziarte

'Zerrautsa', Olaia Inziarte
2025eko martxoaren 16a
04:05
Entzun 00:00:0000:00:00

OLAIA INZIARTE

'Zerrautsa'.

Diskoetxea. Panda Artist.

Olaia Inziarte itzuli da. Eta nola itzuli ere, aurreko diskokoak eta birakoak alde batera utzi, eta lan berri honekin indartsu eta gogo biziz. Hark esana da diskoko lehen abestia, Zerrautsa, diskoari izena ere ematen diona, barrenak hustekoa izan dela, bere burua guztiz biluztuz, baina lan berriarekin hasteko zaharrak atera beharra sentitu duela. Hortik aurrera, poparen, folkaren, kantagintzaren eta gaur egungo efektu eta doinu berriagoen anabasa dator. Entzuteko erraza baina poesiaz betea, hausnarketa ugari eta dantzan jartzeko moduko doinuren bat edo beste. Ongi landutako diskoa, zertzelada eta xehetasun ugarikoa, hamalau abestiz osatua, ia ordubete irauten duena. Gaur egun ohikoa ez den arren, patxadaz gozatzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.