Olaia Inziarte eta Ibil Bedi azken Arizkun Rocken

Arizkun Rockeko kartela. ARIZKUN ROCK.
2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
MUSIKA. Martxoan eman zuten antolatzaileek berria: ekainaren 23an izango da Arizkun Rock jaialdiaren azken aldia. Horregatik, hain zuzen ere, aurtengoa «berezia» izango dela jakinarazi dute aurrez. «Aldi hau aspalditik ari gara maitasun eta ilusio handiz prestatzen».

Atzo aurkeztu zuten egunhorretako egitaraua. Arratsaldeko zazpietan ekingo diote jaiari, Andoni Ollokiegiren kontzertuarekin. Afarirako tartea egingo dute ondotik, eta 23:00etan jarraituko dute kontzertuekin. Ibil Bedi taldea eta Olaia Inziarte izango dira, hurrenez hurren. Bi kontzertu horiek amaitutakoan, berriz, Bines Katiko DJak borobilduko du egitaraua.

Duela hamar urte antolatu zuten aurrenekoz jaialdia, eta pozik agertu dira antolatzaileak egindako ibilbidearekin: «Ez da bide erraza izan, eta oztopo ugari eduki arren, arras kontent eta eskertuta gaude proiektu hau aitzinera eramaten lagundu duzuen guztiekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.