Okerrenetan onenak

Txapelpunk taldeak seigarren diskoa kaleratu du, punk jarrerako hamalau abestiz osatutakoa

Atrofi eta Iñigito, Txapelpunk taldeko kide eta anaiak, aurkezpenean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Iñaki Larrañaga Aizpurua.
Bilbo
2014ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Txapelpunk musika taldeak Los mejores de los peores (Baga Biga, 2014) disko berria du dagoeneko kalean. Okerrenetan onenak, alegia. Izan ere, taldekideek argi izan dute zein bide egin. Alde batera edo bestera; erditik sekula ez. Hala ere, hautatu behar horretan, Iñigo Arrasate Iñigito abeslariak azaldu du arrazoia: «Dagoeneko badakigu nortzuk diren onenen artean onenak: banku gizonak, politikariak...».

Posible bada, «inoiz baino ozenago oihukatuz» itzuli dira musikariak beren seigarren diskoan. Bederatzi hilabetez aritu dira lanean, eta hamalau abestiz osatutako diskoa prestatzeko orduan krisia izan dute ardatz. Borroka horretan Iñigitok denen aurka egin du. Ez du bat bera ere tente utzi. Barack Obama AEBetako presidentearekin ere ausartu da, beste hainbaten artean. Hala ere, ez du galdu aukerarik parrandari, drogei edota maitasunari abesteko. Punkak ere eztitsuak izan daitezkeela adierazi du musikariak, eta datorrenesaldia argigarria izan da alde horretatik: «Nahiz eta jakaren larrua lodia izan, Kupidoren geziak edozer zeharkatzeko gai dira».

Musikari dagokionez, Txapelpunk taldeak punk izaten jarraitzen du. Horren adierazle da Txapelpunk Txapelpank abestian adierazitako asmoa —un grupo de cuatro notas, si es de tres mucho mejor—. Hala ere, sumatu daitezke beste estiloetako hainbat apaindura sartzen saiatu direla. Esanguratsuena, agian, Beti aurrera izeneko ska-punk abestian sartutako haize tresnak izan daitezke —tronboia, saxoa eta tronpeta—. «Rockaren ibaitik datoz disko honetan dauden ibaiadar guztiak», nabarmendu du Iñigitok aurkezpenean.

Diskoa Axular Arizmendi musikari eta teknikariarekin grabatu dute, Mutrikun (Gipuzkoa) daukan AME estudioan. Nahasketak bukatuta, Estanis Elortzak masterizatu du Doctor Master estudioan, Donostian.

Lan berri honekin zuzenekoetan izandako urtebeteko geldiunea bukatutzat emango dute taldekideek. «Inoiz baino motibatuago gaude, inoiz baino gehiago entseatzen ari gara», azaldudute. Datorren kontzertua apirilaren 4an emango dute, Xaikorekin batera, Donostiako Doka aretoan, eta hurrengo egunean,Urkarock jaialdian ariko dira,Izarran (Araba), Governorseta En Tol Sarmientorekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.