MIRA

Oinarrizko argibideak

KORDOBA. 2020/07/06. Kordobako arte eszenikoen kolektiboko pailazo bat, maskararekin, zuzeneko kulturaren garrantzia herritarren artean aldarrikatzeko hiriko kaleetan egindako ekitaldi batean. RAFA ALCALDE / EFE.
Aintzane Usandizaga.
2020ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

Sorkuntzan endredaturik, barreen peskizan edota gorputzarekin bestelako xelebrekeriak egiten zabiltzatenontzat:

1. Gorputzak ahalik eta urrutien kokatu: bata bestearengandik, eta, ahal bada, espazio fisikotik ere bai. Laburbilduz, erabili plataforma birtualak. Ikusiak izan gabe begiratzea gustatzen zaigu, atzamarrak irristatzea, beti gainazal bikain berbera ferekatuz. Izerdiak, zimurrek, ñabardurek enbarazurik egin gabe.

2. Hitz egiteko asmorik baduzue, ahoa babesteko material gardenak hobesten dira. Isilean, letra guztiak zuekin batera ahoskatzea gustatzen zaigu, ahal bada segundo batzuk lehenago. Gure ahoez arreta handiz biribiltzen ditugunekin bat ez badatoz esan behar dituzuen hitzak, arren, aldatu itzazue. Guztion erosotasunerako izango da.

3. Saiotik saiora izan ohi dituzuen elkarrizketetan, ekoiztu eta kontsumitu bezalako adierak han-hemenka tartekatzea gomendatzen da; behartu samarra irudi lezake, baina, ohartzerako, natural-natural botako dituzue, egin kasu.

4. Punttu gorrizta onargarria da, baina neurria eskatzen dugu. Sudur gorria erabili zaleak zaretenok: jarri elastikoa, urrunegi joateko tentazioak saihesteko. Ez gaitzala gutxi batzuen axolagabekeriak gehiengo normalok barrezurtz utzi.

Ondo pasa!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.