Oihane Perea bertsolariak jantzi du txapela Gasteizko Principal antzokian jokatu den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Asier Otamendirekin aritu da buruz burukoan, eta puntu bakarreko aldearekin nagusitu da Perea. Bi bertsolariek datorren urteko Txapelketa Nagusian kantatuko dute.
Karla Santestebanek jantzio dio txapela irabazleari. Arabako lehen bertso eskola sortzeko lanetan ibili zen, eta haren lan isila eskertu nahi izan dute.
Hala geratu da sailkapena:
1.- Oihane Perea (591,5 puntu)
2.- Asier Otamendi (590,5 puntu)
3.- Manex Agirre (390 puntu)
4.- Xabi Igoa (384,5 puntu)
5.- Iñaki Viñaspre (380,5 puntu)
6.- Serapio Lopez (372 puntu)