Oier Guillan. Donostia, 1975
Bermingham argitaletxearekin aurrena eta Susarekin ondoren hainbat poesia liburu plazaratutakoa, kazetaritza ikasketak osatu zituen, eta antzerkiaz eta literaturaz aritzen da Argia-n eta Hitzen Uberan-en batik bat. «Nahiko era askean nabil». Mikelazulo kultur elkarte «estrainio eta era berean aberasgarrian» kolaborazio asko egindakoa, hitzak jarri dizkie, adibidez, Metrokoadroka sormen laborategiko azken bi antzezlanei: Poza-ri eta Zertarako hegoak-i.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu