Kritika. Musika

Odei

odei
2025eko apirilaren 20a
04:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Odei

'Goizegi hiltzeko'
Argitalpena: Egilea editore.

Odei musikariak erakutsi du, beste behin, artista hutsa dela. Jakina dugu hitzekin maisuki moldatzen dela, baina melodiei dagokionez ere, ez da atzean gelditzen. Estreinako diskoko iluntasun jarraitua oraingoan gutxitu bada ere, aise nabari da ongi landutako lana dela, xehetasun eta detaile txikiena ere ongi pentsatu eta zaindua baitirudi, bai konposizio eta baita ekoizpen aldetik ere. Hitzei dagokienez, zer esanik ez, rapean horren ohikoa den zorroztasuna ageri da abesti bakoitzean, baina gainera, aurretik ere erakutsi bezala, gai sakon eta pisutsuak jorratu ditu. Ez omen dugu edozein plazatan festa giroan entzungo, baina etxeko lasaitasunean, belarriak adi, plazera da horrelakoak aditzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.