KRITIKA. Musika

Nyron Higor

Nyron Higor
2025eko martxoaren 23a
04:10
Entzun 00:00:0000:00:00

nyron higor

'Nyron Higor'

Diskoetxea: Far Out Recordings

Sao Pauloko musikariaren estreinako diskoak, Fio de Lámina (2022), harrera ona izan zuen Brasilgo musika garaikidearen zaleen artean. Arrakasta horri jarraikiz, Higorrek lan eskerga egin du lehendabiziko urrats hura gainditzeko. Horretarako, askotariko eraginekin busti du bere lana. Hala, hastapenetan erakutsitako jazzarekiko joerak dirauen arren, bestelako influentziak ere jaso ditu; tartean, soula, popa eta Brasilgo herri musika. Giro bare eta hipnotikoz osatutako ezohiko disko nabarmena sortu du Nyronek, eta, azkenik, Brasilgo musikari berrien ordezkari nagusietakoa bilakatu da. Grabazioko seigarren kantuaren izenburuak ezin hobe islatzen du: Maravilhamento.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.